Historia

Sutargi jatetxearen historia kontatuko dizugu.

Historia

Hasierak

    Gaur egungo Sutargi Jatetxea dena izan aurretik, gune hau beti egon da itsas gizonen bilgune-izaerarekin lotuta.
    50. hamarkadan esaterako, Getariano taberna-jatetxe izenarekin ezagutzen zen. Berton, itsas gizonek ekarritako arrainekin egiten zituzten otorduak.

     

    Gertaera eta kontuak elkarri kontatzen zizkioten bitartean,  txalopetako sareak lehortzen egoten ziren jatetxearen aurreko nasa eta zubi zaharretik eskegita. Oraindik ikusgai daude Andra Mari elizaren zutabeetan itsas txalupak lotzeko erabiltzen zituzten argoilak.

    Gaur egun

      Urte batzuetara Somera taberna-jatetxe bihurtu zen, eta oraindik ere herritarren bilgune eta edaritegi modura jarduten zuen, nahiz eta azken urteetan edaritegi modura baino ez aritu.

       

      Azkenik, gaur egungo Sutargi Jatetxea ezagutzen duguna bilakatu zen 1999 urtean. Aurreneko usadioak berreskuratu, eta egunean arrantzatutako arrainak zerbitzatzeko ohitura hartu zuen jatetxeak.

      Loading

      Cookie erabilera

      Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzearekin batera onartuko dituzu aipatutako cookieak eta horien cookie politika, informazio gehiagorako klik egin loturan. ADOS