Hasierak
Gaur egungo Sutargi Jatetxea dena izan aurretik, gune hau beti egon da itsas gizonen bilgune-izaerarekin lotuta.
50. hamarkadan esaterako, Getariano taberna-jatetxe izenarekin ezagutzen zen. Berton, itsas gizonek ekarritako arrainekin egiten zituzten otorduak.
Gertaera eta kontuak elkarri kontatzen zizkioten bitartean, txalopetako sareak lehortzen egoten ziren jatetxearen aurreko nasa eta zubi zaharretik eskegita. Oraindik ikusgai daude Andra Mari elizaren zutabeetan itsas txalupak lotzeko erabiltzen zituzten argoilak.